ASIR Informatika goi mailako zikloko ikasleak Fagor Arrasate enpresako azpiegiturak ezagutzen


Ikasturtea amaitu da, baina Sareko Informazio sistemen administrazioa (ASIRInformatika goi mailako zikloko ikasleak Fagor Arrasaten egindako bisita, bertako Informazio sistemetako azpiegiturak ezagutzeko, oraindik gogoan dugu, eta zuekin partekatzea nahi dugu bertan bizitakoa.

Iñaki Lamikiz, Fagor Arrasateko Informazio sistemen arduradunak, Fagor Arrasate enpresa bera eta Informazio sistemen ezaugarriak eta egitura deskribatu zigun.

Gero Aitor Errazkinek azpiegiturak aurkeztu zizkigun, argazkiak ikusi daitekeen moduan.

Bisitaren helburu nagusia azpiegitura hauek ezagutzea zen, eta CPD-a bera ere, orain dela gutxi berriztutakoa.
Beste alde batetik, beraiek proactivanetekin lana egiten dute baita, eta aurten, beste post baten azaltzen genuen moduan, gai hau aztertu dugu, eta adibide erreal bat gertutik ezagutzea ere nahi zan.
Azalpen guztien ondoren, CPD-a bisitatzeko aukera izan genuen.
Azkenik, ikasleak pozik  han  ikasitakoarekin, familiako argazki bat atera genuen harreran.
Eskerrik asko Iñaki eta Aitor, aukera aberats hau eskaini izateagatik !

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu