Eleder Ibabe, Zikloko diseinuko ikaslea DUALa Hijos de Juan de Garay enpresan


Eleder Ibabe Tatiegi, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Fabrikazio mekaniko Diseinukoko ikasle DUALa Hijos de Juan de Garay enpresan

Eleder Ibabe Tatiegi naiz, Fabrikazio mekanikoko diseinua goi mailako heziketa zikloko tiuluko ikaslea

Goi mailako ziklo hau aukeratu nuen ikastea bastante konpletoa zelako eta danetik ikusten delako. Gauza denetan ez da sakontzen, baina gai desberdin asko ikutzen dira. Baliagarria iruditzen zitzaidan hobeto jakiteko etorkizunean zer izango nuen gustukoen.

Aukeratu nuenean, dudatan nengoen Arrasate eta Bergararen arten. Azkenean MGEP aukeratu nuen Arrasaten praktika gehiago egiten direla ikusi nuelako. Garaian egin zen GOIAZ azoka eta bertan egon ondoren, argi ikusi nuen zer eta non ikastea, oso  erakargarria iruditu zitzaidan.

Metodologiari buruz hitzegin ziguten eta gustukoa izan nuen.

orain ikasketetan zuzenean erabili ditut erronkak, Aurten adibidez, 2. mailan, 3D Experience-rekin kurtso hasieran erronka bat egin genuen eta 2. hiruhileko osoan zehar Skatearen erronka egiten dugu. EIE-n ere beste erronka bat egiten dugu kurtso osoan zehar Eibarko ferian aurkezteko.

Diseinuko funtzio profesionalak lantzeko, guk diseinatutakoaren prototipoak egiten ditugu moldeak, skateko taula eta truck-ak, EIE-rako bozgoragailua. Prototipo hauek egiterakoan, diseinatzeko garaian burututako akatsez konturatzen gara eta honek diseinatzaile bezala asko aberasten nau.

Asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat  eta etorkizunean erabilgarri izango zaidan esperientzia dala esango nuke. Datorren ikasturtean Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan Gradua egitea nahi dut eta zikloan ikasitakoa oso baliagarria izango zait. Gainera ikasgai batzuk konbalidatuko ditut.

DUAL-a egiteaa ere oso aberatsa izan da. Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresan nago.

Inbentarixua egiten ari naiz,,erloju konparatzaileak, kalibreak eta horrelako utillak apuntatzen, zer dagoen eta zer ez… horretarako software bat erabiltzen dot, Calibrator izenekoa, eta hor tresnak sailkatuta sartzen ditut.  Kalitateko departamenduan nago, eta egia esanda  oso pozik nago.

Enpresan auditoria bat pasatu behar zela eta, nahiko autonomo nabil, astean behin jarraipen bilerak egiten instruktorearekin, adosten dugu zein lan egin behar deten, prioritateen arabera, eta nire kabuz egiten ditut gero, autonomia lantzan baina era berean  beti bere kontrolpean.

Enpresak bi negozio ditu, tuboena eta latoizko profilena. Ni tuboen negozioan nago, eta mota ezberdineko tuboak egiten ditugu, borobilak, karratuak, profilak…

Gure Valor Añadido da Cortes departamendua daukagula, eta nahi diren luzeratan zerbitu dezakegu materiala, eskatzen dizkiguten zuloak eginda…

Aso ikasi dut, bana zerbait azpimarratzekotan, gauzak neurtzearen garrantzia ikusi dut, tresnak… baina nabaritzeko moduan, nola egiten zaie jarraipena enpresan gaizki dauden tresnei, nola apuntatzen den, noiz aldatzen diren…

Egiten dudan lana bai ikusten dut tituluarekin lerrokatua dagoela. Noski, ez dut egiten planorik eta horrelakorik, baina kalitatean ikasi genituen tolerantziak eta gainazal kalitateak nola aztertzen diren, ze tresna erabiltzen den, zer onartzen den eta zer ez da lantzen detena

Orain ikasiko dot tridimensionala erabiltzen, eta ziur naiz garrantzia izango duela ikasiko deten ingeniaritza gradoan

Lehen ere izan nintzen enpresa honetan lanean, baina orain diferente da, teknikoago edo nigan konfidantza gehiago…

Egia esan, espektatiba barik sartu nintzen, eta zetorrena aprobetxatu dot. Oso pozik

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu