Mondragon ZTIM HUB


Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak ereindako elkarlanaren fruitua da Mondragon ZTIM HUB sarea, gazteengan, eta bereziki emakumeengan, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bokazioak sustatzea helburu duena.

Lehen fasean, Elhuyarren laguntzarekin bailarako gazteen ZTIM pertzepzioa ezagutzea izan da helburu, baita ikastetxeen ZTIM hezkuntzaren inguruko kontzepzioak, gauzatzen diren praktikak eta eskola testuingurua neurtzea ere. Diagnosiaren emaitzetatik abiatuta, ekimen ezberdinak jarri dira martxan gazteei ZTIM arloak, ikasgaiak eta ogibideak hurbiltzeko.

Informazio gehiago: https://ztimhub.mondragon.edu/eu/hasiera