Martxan gaude!


MUko Enpresa Zientzien Fakultateak berdintasun plana du abian. 2009 urteko hasieran genero egoeraren diagnositik abiatuta landu beharreko hainbat arlo identifikatu genituen eta horiek lantzen gabiltza. Hauexek dira gure berdintasun planaren helburuak:

  1. Ikasle eta langileak berdintasunaren inguruan prestatzea eta sentsibilizatzea.
  2. Kudeaketa prozesuetan genero ikuspegia txertatzea
  3. Berdintasunean oinarritutako komunikazioa bermatzea
  4. Genero ikuspegia fakultateko zerbitzu eta jardueretan barneratzea

Helburuak hauek lortzeko ekintza ugari definitu dira, 40 inguru, hurrengo hiru urtetan burutzeko. Horien artean badago bat bereziki interesgarria, tresna eta, era berean, helburu ere baita: BERDINTASUNA SUSTATZEN BLOGA.

Fakultateko diagnosia egin genuenean gaia atera zuen David Sanchezek: oso emakume blogari gutxi daude, eta ez dakigu zergatik. Eta gure planean txertatu genuen ideia eta hori konpontzeko ekintzak.

Fakultatean emakume blogaririk ia ez genuen ezagutzen momentu hartan. Orain galdetzen jarrita badakigu Naroak eta Paulak bazutela bat, eta agian egongo zen besteren bat. Baina gutxiengo zirela argi daukat.

Blog bat egiteko proposatu didaten guztietan pentsatu izan dut: zer dut ba nik esateko? Eta beti pentsatu izan dut hori pentsamendu oso femeninoa dela. Eta beti pentsatu izan dut ere pentsamendu hori oso zabaldua dagoela nesken artean.

Beraz, zein zen ondorengo urrats logikoa? Bloga sortzea. Eta hemen gaude, berdintasun taldeko kideok gure bloga aurkezten. Taldeko bloga da, baina kideok pertsonalki idatziko dugu.

Lehen esan dudan bezala, bloga helburu eta tresna dugu berdintasun planerako. Helburua, blogen amaraunean gure tartetxoa egitea, berdintasunaren inguruko hausnarketa eta eztabaidaren bitartez, emakumeak eta gizonak mundu horretara bultzatzea. Hau da, blogosferan berdintasuna sustatzea. Eta tresna zergatik? helburua bera lortzeko bitarteko ere badelako, gure jardunaren komunikaziorako euskarri izango delako. Hemen topatuko dituzue lagungarri izango zaizkizuen elementu ugari.

Orain ondo elikatzea baino ez zaigu falta!

3 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    naroa

    Kaixo Eunate eta blogeko irakurleok!
    Lehenik eta behin zoriondu nahi zaituztet halako ekimenak martxan jartzeagatik. Berdintasuna hitz konplexua da. Esparru asko hartzen ditu bere baitan. Zuek bezalako lagunei esker pausotxoak emango ditugu bide luze hortan. Horregatik, eta emakumeok asko dugulako esateko, aurrera jarraitu!
    Sor dezagun emakumeen euskal blogosfera bat!
    Ondo izan.

+ Iruzkin bat laga