Bertso Txapelketa Nagusiko finala


“Gogoratzen naiz lengo amonen
zapi gaineko gobaraz
gogoratzen naiz lengo amonaz
gaurko amaz ta alabaz

Horrela hasi zuen Maialen Lujanbiok Bertso Txapelketa nagusiko txapeldunaren agurreko bertsoa, bere inguruko emakumeez gogoratzen eta berauek aipatzen horren une hunkigarri eta berezian. Izan ere, orain arte inoiz gertatu ez zena lortu zuen Maialenek; emakume baten buruan Bertso Txapelketa Nagusiko txapela janztea.

Askok zioten bazela ordua. Bazela ordua norbaitek Andoni Ega

4 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    Amaia Aizpuru

    aupa, lehenik eta behin zorionak lortzen ari zareten guztiagatik fakultatean!
    Nire kasuan Maialen-en bertsoak asko unkitu ninduen, beharbada ama naizelako, beharbada bi alaba ditudalako, beharbada amonak izan ditudalako eta munduko amarik zoragarriena dudalako.
    Zorionak Maialen eta nola ez Amets Arzallus-i ere!
    Ondo pasa gabonak eta disfrutatu egun hauek familian!

  2. 2
    ainhoa

    Azken aldian Maialen Lujambio da oholtza gainean ezagunena egiten zaigun emakume bertsolaria. 2001 urtea geroztik, Andoni Ega

  3. 3
    Saioa

    Zorionak Maialen! Eta eskerrik asko emakumezko bertsolaritzari ginda jartzearren.

    Aitortu behar dut Maialen txapela jantzita ikusi nuenean emozioz negar egin nuela:

    Negar egin nuen, Maialen bertsolariak tontorrera iristea lortu zuelako. Lan handia egin baitu Maialenek azken urteetan bertsolaritzari bere estilo propioa eskaintzen eta jaso du ondo merezitako fruitua. Bere barru-barrutik kantatzen ikusi dugu Maialen eta asko eta asko hunkitu egin gaitu horrek. Ez geunden sentimentuetan oinarritutako bertsokera entzuten ohituta. Maialenen estiloa da hori, sentimentuena; ez emakumeena hor nunbatitetik entzun dudan bezela. Sentimentuek gizonezkoekin zer ikusirik ez balute bezela

+ Iruzkin bat laga