BPlana hedabideetan


Otsailaren 11an Emakundera joatekoak ginen Berdintasunarekin Erakunde laguntzailea aitortzen gaituen ziurtagiria jasotzera. Elurrak, ordea, ez zigun utzi iristen Gasteiza. Ez guri, ezta Emakundeko zuzendariari ere, Maria Silvestreri. Otsailaren 25ean joango gara.

Tres en RayaHedabideetan, ordea, oihartzun itzela izan du ziurtagiriak. Prentsa oharra agertu zen Berrian, Deian, MondraberrinLander Euskadi Irratian izan zen eta Eunate Goiena Telebistan. Noticias de Gipuzkoan, adibidez, eguneko gai positiboa izan zen (ikusi irudia eta esteka).

Gaiak engantxea du, ez dago dudarik. Hedabideak gai sozialek gizartean duten interesa neurtzeko tresna baliagarria dira. Medioetan maiz agertzen bada, badago ardura gizartean. Edo behintzat hedabideek badute asmoa gai hori publikoaren ahotan jartzeko eta iritzia sortzeko.

Emakunderen ziurtagiriak onartzen du lanean hasi garela eta bide ona daramagula. Eta asmo hori saritzen du. Horrek lanean jarraitzera bultzatzen gaitu. Prentsa idatziak, telebistak eta irratiak gure asmo hori gizartera transmititzea ere bada lanean jarraitzeko beste aitzakia garrantzitsua. Orain, beraz, bi arrazoi ditugu Berdintasun Planean aurrera egiteko.

Eskerrik asko Enpresagintza Fakultateako Berdintasun Planean interesa azaldu duzuen guztioi!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu