Lehiaketa – Erantzuna 5


Lehen emakume gondolaria Giorgia Boscolo da. 2009ko ekainean hasi zen gondolari lanetan. Blog honetan, bidalketa batzuk beherago, topatuko duzue informazioa gehiago. Joxerra Biainek, ordea, ezagutzen ez genuen datu bat bidali digu. Badirudi 2005eko uztailean Alexandra Hai deitzen den beneziar batek gondola zerbitzu pribatua eskaintzen zuela, baina administrazioarekin arazoak izan zituela. Horregatik, Boscolo kontsideratzen da lehen emakumezko gondolari ofiziala.

Oraindik ere entzun beharko ditugu honen antzeko albiste gehiago, non emakume batek lortu duen lehenengo aldiz historikoki gizonezkoena izan den lanbide batean jardutea. Poliki-poliki, baina emakumeak ari dira lan esparru guztietara heltzen.

Hemen fakultatean, kontrako adibide bat izan genuen orain dela urte gutxi. Lehen aldiz mutil bat hasi zen idazkaritza ikasketak egiten. Hori da bidea, lanbide, lanpostu eta ikasketa guztiak gizon eta emakumeentzat aproposak direla ulertzea.

Kontua da, ordea, lehena beti dela albiste. Baina interesatzen zaiguna da ikustea, lehen horrek ireki duen atea hurrengoentzat ere zabalik gelditu dela.

Argi dago oraindik badugula bidea egiteko, ezta? Ea noiz ezagutzen dugun MUko lehen emakume errektorea, Mondragon taldeko lehen presidenta… Baina bide egokian gaudela ere oso argi daukagu.

Sailkapena, beti bezala, LEHIAKETA orrialdean.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu