Notifikazioak email-ez? Ez, eskerrik asko (badaude beste aukera batzuk)


Zenbat email jasotzen dituzu egunean zehar? eta horietatik zenbat dira notifikazio hutsak?

Ez nabil spam-ari buruz galdezka baizik eta enpresa barruko notifikazioetaz. Zein notifikazio mota jasotzen dugun arabera, spam bat izatera heldu daiteke, ez da ala?

Adibidez, ez dakigu zergatik baina gure lanaren berri emateari behar baino garrantzi gutxiago eman ohi diogulako edo, agian horregatik, egindako lanaren berri ematera goazenean batzutan ez dugu hori egiteko moduarekin asmatzen.

Zehazki kolektibo handiei emailez bidaltzen zaizkien notifikazioen inguruan hitz egitera nator; kasu hauetako adibide esanguratsua enpresa baten langile guztiak batzen dituen helbidea izan daiteke.

– Badakigu pertsona guzti horiek gure informazio hori jaso nahi duten edo jasotzea beharrezkoa den? Pertsona askoren denborarekin ari gara “jolasten”, beraz kontuz ibili.
– Notifikazio hori puntuala da ala periodikoki egin beharrekoa?
– Batzutan emaila erabitzen dugu informazioa helearazteko modurik azkarrena dela pentsatzen dugulako, baina modurik eraginkorrena da? Infoxifikazioaren arriskua egon daiteke, beraz komunikazio modu alternatiboak kontuan hartzekoak dira.

Hemen aukera alternatiboak:

– Blog + RSS
– Posta-zerrendak (GoogleGroups)

Orain barne lana dugu. Nik identifikatu ditut MGEP barruan ohizkoak diren mezuak sistema alternatibo hauek erabilita informatu dezaketenak.

… Aportaziorik??

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu